XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztapide eta bertsolari txapelketak

Gaztetan ez dakigu baina, gerora ez zen txapelketa zalea izan behin ere.

Beti erreguka ibiltzen zitzaizkion txapelketa nagusietan parte hartzeko.

Hala ere, orain arteko txapeldunen txapelduna bera dugu, hiru txapelketa nagusi irabazi baitzituen, eta inork ez zion berari txapelik kendu, hil zenean berarekin eraman zituen beste mundura hiru txapelak.

Azkenengo txapela 1967an jaso zuen eta gehiago ez zuen parte hartzerik izan, ondoez izugarri bat izan ondoren betirako mututu egin baitzen 1972ko urtean.

Geroztik ez genuen izan bertsoak kantatzen ikusteko zorionik.